Erretiratuen antzezlana berriro egingo dute egubakoitzean

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko aza. 28a, 13:10
Estreinaldian jende asko gelditu zen kanpoan eta horregatik erabaki dute berriro antzeztea En dos palabras: im-paciente lana. Sarrerak Pake Lekun daude salgai hiru eurotan.

Pake Lekuko erretiratuek berriro antzeztuko dute En dos palabras: im-paciente lana. Estreinaldian jende asko gelditu ei zen tokirik gabe eta horregatik erabaki dute berriro egitea.

  • Noiz: abenduak 1, egubakoitza
  • Non: Santa Ana aretoan
  • Ordua: 21:00etan
  • Sarrerak: hiru euro.

Sarrerak

Egubakoitzeko saioa ikusteko sarrera ordaindu behar da. Pake Lekuko ekintza bulegoan daude salgai, bidaien bulegoen ondoan. Eguena arte 16:00etatik 20:30ak arte egongo dira saltzen eta egubakoitzean 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Sobratzen badira, takilan jarriko dituzte salgai antzezlana hasi baino lehen.

Egubakoitzean, 20:15ean zabalduko dituzte Santa Anako ateak. Sarreretan ilararen zenbakia agertzen da eta kasu egin beharko diote ilarari ikustera doazenek. 21:00etan ateak itxiko dituzte eta gero ezingo da inor sartu.

Arrakasta

Estreinaldian jendetza joan zen antzezlana ikustera. Dauden baino aulki gehiago ekarri zituzten aretora eta askoko eskaileretan jarrita ere ikusi zuten. Egubakoitzean ez dute horrelakorik egingo, aretoko eserlekuak beste jende sartuko da bakarrik: 278.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak