Aurten ehun urte bete ditu Zañartu auzoan dagoen Zelakua baserriko Santa Kurtz ermitak, eta mendeurrena ospatzeko zerbait berezia egitea pentsatu zuen auzoko talde batek. Horixe izan zen, hain justu, liburuaren abiapuntua. Hasieran, Zelakuako ermita eta eskolan oinarritzekoa zen, "azkenean, ordea, ez gara horrekin konformatu", Zubiaren esanetan, eta Zañarturen gainean aspaldiko agiriek esaten dutena badu dute. DVDa ere kaleratu dute. Liburua eta DVDa salgai daude 25 eurotan Oñatiko liburu dendetan eta Turismo Bulegoan.