Eguneko Zentroak ISO kalitate ziurtagiria jaso du

Maider Arregi 2006ko aza. 24a, 18:27
Oñatiko Eguneko Zentroak AENORek ematen duen ISO 9001 kalitate ziurtagiria jaso du gaur, azaroak 24. Ekitaldian besteak beste, AENOReko apizuzendaria eta Oñatiko alkatea, Lurdes Idoiaga, izan dira.

Bi urteko lanaren ostean, uztailean lortu zuen ISO9001 ziurtagiria Oñatiko eguneko zentroak. lan gogorra izan da egin behar izan dutena, eta gustura daude emandako fruituarekin.

Gipuzkoa osoan guztira, 71 zentrok egin dute eskaria ziurtagiri hau lortzeko. Oñatikoa lortzen azkarrenetakoa izan da. Bertan egiten den lanaren kalitatea eta eraginkortasuna baloratzen ditu AENORek. Zentroko langileen lana ere goraipatu nahi izan dute arduradunek.

Eguneko Zentroa Oñatin

Duela zazpi urte ireki zuten eguneko zentroa Oñatin. Hasiera batean, sei pertsonak jasotzen zuten zerbitzua. Egun, 21 dira egunero San Martin zahar egoitzara hurbiltzen diren adinekoak. Bertan hainbat ekintza burutzen dituzte, familiako bizitza eta beraien zaintza uztartze aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak