Astelehenean jarri zituzten sarrerak saltzen eta martitzen eguerdirako denak saldu dituzte. Kultura etxeko langileek esan diguten moduan, "Donostiatik eta Bilbotik ere deitu digute erreserbak egiteko, baina ezetz esan diegu, ezin ziren erreserbak egin eta. Donostiatik propio etorri zen emakume bat erostera, baina bestela, sarrera gehienak oñatiarrek erosi dituzte".
Aita Madinaren omenezko kontzertua eskainiko dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak. Abenduaren 15ean da, San Migel parrokian.