Mugikortasunaz egingo du berba Txirrinkak

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko azaroaren 20a

Oinez edo bizikletan, garraio publikoa, bidegorriak, atuoak... Horiexek dira mugikortasunari buruzko bileran jorratuko dituzten gaiak. Eguazten iluntzean, kultura etxean.

Txirrinkak, Oñatiko txirrindu zaleen elkarteak, antolatu du mugikortasunari buruzko hitzaldi hori eta hainbat gai izango dituzte eztabaidagai: Oñatin oinez edo bizikletaz ibiltzeko dauden zailtasunak, bidegorriak behar diren edo ez, garraio publikoa, autoen gehiegizko erabilera...

Aztertuko dute horren inguruan zer eta nola egin daitekeen eta gai horren inguruko interesa duen edonor dago gonbidatuta hitzaldira:

  • Gaia: Mugikortasuna
  • Tokia: kultura etxea
  • Eguna: azaroak 22, eguaztena
  • Ordua: 19:00etan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak