Salgai daude Aita Madinaren omenezko kontzertuko sarrerak

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko aza. 21a, 10:37
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoia etorriko dira abenduaren 15ean San Migel parrokiara. Kultura etxean daude sarrerak. 15 euro balio du bakoitzak.

Euskadiko Ordestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoia etorriko dira abenduaren 15ean Oñatira. Aita Madinaren omenezko kontzertua egingo dute biek San Migel parrokian. Kontzertuko sarrerak aste honetan jarri dituzte salgai:

  • Prezioa: 15 euro.
  • Tokia: Kultura etxea. 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:30era.
  • Zenbat sarrera: 720. Ezingo dira telefonoz hartu ezta taldeendako ere.
  • Kontzertua: Abenduaren 15ean, San Migel parrokian, 20:00etan.

Aita Madina

Urtarrilaren 29an 100 urte beteko dira Aita Madina jaio zela eta hori ospatzeko antolatu dute kontzertu hori. Guztira 38.000 euroko kostua du kontzertuak, ekimen pribatuen kolaborazioarekin. Horietatik 27.000 euro Oskestra Sinfonikoa eta Orfeoia ekartzen gastatu dituzte eta 9.000 egokitze teknikoetan. 720 eserleku eta bi pantaila erraldoi jarriko dituzte parrokian kontzertua entzun eta ikusteko.

Urtarrilean haren Aita Madinaren omenezko plaka ipiniko dute Zubillagako Txipitxea etxean, haren jaiotetxean. Oñatin eta Oñatitik kanpo ere egingo dituzte kontzertuak haren omenez 2007an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak