Lan honekin Ordorika Elkarlanean diskoetxera bueltatu da. Tartean Madrilgo Nuevos Medios eta Metak diskoetxekin lan egin du.
Zuzenean ere aldatuta dator Ordorika. Abenduaren erditik aurrera kontzertu akustikoak egingo ditu Jon Piris kontrabaxu jotzailearekin batera.
Lehenengo emanaldia abenduaren 15ean egingo du Tafallan. Hortik aurrera hainbat hitzordu ditu 2007ko urtarrila bukaera bitartean.
Entzun Hiriak singlea