Zumarragako eta Bergarako autobusak Olakuan eta San Lorentzon ere geldituko dira

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko aza. 17a, 10:27
Zubillagatik ere pasako dira autobus horiek eguneko ordu batzutan.

Irailean martxan jarri zuten autobus zerbitzuaren inguruko kexei ere erantzun die Lurdes Idoiagak Debarri programan. Herritarren eskaerak garraio diputatuarekin eztabaidatu dituztela esan zuen eta eskaera nagusi bat, behintzat, lortu dutela: "Zumarragara edo Bergarara doazen autobusak geltoki bakarra zuten lehen, baina Olakuan eta San Lorentzon ere geldituko dira hemendik aurrera. 4.000 lagun bizi dira bi auzo horietan. Garraio sailekoek ere esan digute geltoki horiek beharrezkoak zirela, jendeak erabiltzen dituela".

Zubillaga auzotik ere pasako dira ordu jakin batzutan autobus horiek, egunean hiru norabide bakoitzean:

  • Oñatitik Bergarara: 07:55ean, 13:55ean eta 19:55ean ateratzen direnak Oñatitik
  • Bergaratik Oñatira: 08:15ean, 14:15ean eta 20:30ean ateratzen direnak Bergaratik

Bestalde, Oñatitik Eskoriatzara zuzenean joatea ez dute lortu. "Arrasate dela muga diote", esan du alkateak. Txartela, baina, Oñatin hartuko dute erabiltzaileek.

Autobusen ordutegia hemen ere kontsultatu daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak