Mendi eta eski materialaren azoka egingo du Aloña Mendik

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko azaroaren 14a

Hilaren 20tik 22ra jasoko du materiala eta 27tik 29ra bitartean jarriko du azoka.

Azken bi urtetan bezala, mendiko eta eskiko materialaren azoka egingo du Aloña Mendiko mendi sailak. Mendizaleek eta eskiatzaileek oraindik egoera onean duten materiala eraman dezakete Aloña Mendira azokan saltzeko. Bakoitzak berak jarriko dio prezioa bere materialari.

Azaroaren 20an, 21ean eta 22an jasoko dute materiala eta azoka, 27an, 28an eta 29an izango da. Bi gauzetarako hitzorduak:

  • Ordua: 19:00etatik 21:00etara
  • Lekua: Aloña Mendiko bulegoak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak