Lurdes Idoiaga alkatea GOITBko Debarri programan egongo da eguaztenean, azaroak 15. Alberto Gorritibereak gidatzen du programa hori eta haren galderak erantzungo ditu alkateak. Baina herritarrak ere badu aukera gura duena galdetzeko alkateari. Bi bide hauek erabili ditzake:
- Telefonoa: 943 71 23 96 ( 09:00etatik 18:00etara )
- E-posta: goiena.net orrian sartuta
Programa eguaztenean da, 21:15ean, GOITBn.