2007ko udarako Oñatik tanatorio propioa izango du

Txomin Madina Milikua 2006ko azaroaren 10a

Otadui zuhaiztian egongo da tanatorio berria, Moyua Hileta Zerbitzuak izango da bere jabea eta besteak beste, hiru beilatoki izango ditu.

Tanatorio zerbitzua erabili nahi zuten oñatiarrek Arrasate edo Bergarara eramaten zituzten orain arte hildakoak. Baina, datorren urteko udatik aurrera, herrian bertan izango dute tanatorio gaubeila bertan egin nahi dutenek.

Pabilioi batean

Otadui Zuhaiztia kaleko 25. zenbakiko pabilioi baten egongo da kokatuta 350 metro koadro inguru izango dituen tanatorioa. 2007ko uztailerako irekita egotea espero dute arduradunek.

Hiru beilatoki

Ekipamenduari eta banaketari dagokionez, hiru beilatoki izango ditu eta bakoitzean kamara hotz bat jarriko da, hilkaxa gordetzeko. Horrek, hildakoaren gorpua nahi dutenek soilik ikustea ekarriko du.

Errausketa zerbitzurik ez

Momentuz, baina, tanatorio berriak ez du errausketa zerbitzurik eskainiko. Izan ere, Oñatin errausteko joera oraindik ere oso txikia da eta tanatorioaren kokalekua ez da horretarako aproposena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak