Udaltzaingoak baieztatu duenez, martitzen gauean izan dira lapurretak. Kurtzebaltz elkartean eta Gual aholkularitzan barruraino sartu dira lapurrak. Etxaluzeko elkartean ere saiatu dira baina ez dute lortu. Udaltzainek esandako moduan, ateko zerrailak apurtu dituzte Gualen eta Etxaluzen, eta Kurtzebaltzen leiho bat. Lapurrek ez ei dute diru asko eraman. Kalte materialak ez direla handiak izan esan dute udaltzainek.