Joan Mari Irigoienekin tertulia

Maider Arregi 2006ko azaroaren 10a

Literatura tertulia azaroaren 21ean, asteartea, izango da kultura etxean 19:00etan.

Udal liburutegiak antolatuta Joan Mari Irigoien (Altza, 1948) idazleak hitzaldia eskainiko du. Literatura tertulian bere lana gertutik ezagutzeko aukera izango da. Idazle polifazetikoa da. Nobelagintzan nabarmendu da. Arrakasten artean Babilonia (1989, Elkar) edota Odolean neraman (2004, Elkar) eleberriak daude. Poesia eta haur eta gazte literaturan ere argitaratu ditu zenbait lan. 1979an Lope de Agirreren biografia idatzi zuen.

Biografia

Altzan jaio zen 1948an. Ingeniaria da ikasketaz, lanbide horretan inoiz jardun ez badu ere. Futbolean ere aritua da, eta pare bat urtez Venezuelan ibilia. Ikastoletan irakasle lanetan aritua, baita ETBrentzako hamaika pelikula itzultzen eta egokitzen. Literaturaren alorrean, berriz, gazterik urratu eta genero gehientsuenak landu ditu irakurleen estimazio etengabea jasoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak