Ganbara Abesbatzak polifonian bosgarren postua lortu du Tolosako lehiaketan

A.G. 2006ko aza. 6a, 12:28
Zapatuan, azaroaren 4an, iragarri zuen epaimahaiak erabakia eta atzo, azaroak 5, egin zuten sari banaketa. Ganbarakoak pozik daude lehiaketan egindako lanarekin. Izan ere, polifonia atalean 5.postua lortu dute eta folklorean, berriz, 7.postua.

Ganbara Abesbatzakoek pasa zen eguaztenean hartu zuten parte Tolosako Abesbatzen Lehiaketa handian. Polifonia eta folklore arloetan aritu ziren Debagoienekoak, Euskal Herriko ordezkari gisa.

Lehiaketan egon den maila altua kontutan izanda, pozik daude abesbatzakoak lortutakoarekin. "Oso pozik gaude. Polifonian 5.gelditu gara, hirugarrenetik 1,5 puntura!", adierazi zuen abesbatzako kide batek. "Ospatu beharra daukagu", gaineratu zuen. Oso esperientzia polita bizi izan dutela ere gaineratu dute Oñatiko abesbatzako kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak