Herrian hiru geltoki izan ditu eta orduroko maiztasuna, goizean goiz hasi eta iluntzera arte. Prezioari dagokionez, joan-etorria euro bat kostatu da.
Datorren urtean zerbitzuak jarraituko duen edo ez aztergai dute oraindik Udal arduradunek. Hala eta guztiz ere, aurtengoari dagokionez, balorazio positiboa egin dutela aurreratu dute Udal iturriek.