Kristobal Molon 3D teknikan eginiko animazio filma da. Film honetan, Gipuzkoako Irusoin eta Dibulitoon Studio etxeak berriro aritu dira elkarlanean Aitor Arregi eta Iñigo Berasategirekin. Aurretik beste bi film zuzendu dituzte Glup eta Supertramps.
Protagonistak 3Dn animatu ondoren maketetan sartzen dituzte ordenagailu bidez. Zuzendari oñatiarrak adierazi digunez, "animazioan dago gakoa hain zuzen. Ikusleari begietatik lehenengo sartzen zaiona animazioa da." Hala, Aitorrek adierazi digu animazioan ematen duela denbora gehien.
Familia osoarentzako filma da. Haur naiz gazteentzako da. Zine komertzialetan abenduaren 5etik aurrera ikusteko aukera izango dugu.