Hiru urtean behin Ulman lan egindako erretiratuek enpresa bisitatzeko aukera izaten dute. Gaur egin dute bisita horietako bat eta esperientzia polita izan da guztientzako.
Bisita hitzaldi batekin hasi dute Oñatiko Santa Ana aretoan. Gero, elkartu diren 60 langile ohiak Ulma Packagingera gerturatu dira bertako instalazioak ikusteko. Eta handik Arantzazura igo dira meza entzutera. Erretiratuen ustez ideia polita da horrelako egunak antolatzea.
Enpresan langile gazte eta berriak ikusteak asko poztu ditu. Gehien harritu dituena baina, Ulma nola aldatu eta hazi den ikustea izan da.
Enpresa produktu ezberdinetara zabaltzeko estrategian asmatu dutela uste dute, eta etorkizunera begira bide onetik doazela pentsatzen dute. Hemendik hiru urtera errepikatzeko asmotan gelditu dira guztiak, oso esperientzia aberasgarria izan dela sentitu dute eta.