Fagor Taldeko euskara batzordeek II. topaketa egin dute

Maider Arregi 2006ko urriaren 27a

Elkarren ezagutza sakondu eta euskara planekiko motibazioan eragiteko helburuarekin egin zuten topaketa Arantzazun, atzo, urriak 26. Guztira, 100 pertsona bildu ziren.

Iazko esperientzia positiboa ikusita, aurten ere errepikatzea erabaki dute. Helburuen artean, elkartutako 100 pertsonen arteko ezagutza bultzatzea, hizkuntza politika elkarrekin definitzea eta euskara planekiko motibazioan eragitea daude. Horretarako lekurik aproposena Arantzazu zela pentsatu zuten eta horregatik bertan elkartu ziren.

Orain arte lan dezente egin dute, baina hala ere, oraindik lan handia egiteko dago, eta hurrengo urteetan ere horrelako topaketak egiteko asmoa dute. Arratsaldea bertaratutakoek Oñatiko Nekazarien Elkartean egindako afari eder batekin amaitu zuten Fagorreko Euskara Batzordeko bigarren topaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak