Dendariei zuzendutako seminarioak antolatu ditu Txandak azaroko lehen asterako. Bilbotik etorriko dira ikastaro horiek ematera. Santa Anan egingo dituzte 20:30etik 22:00etara. Hauxe da egitaraua:
- Azaroak 7: nola prestatu dendak saltzeko
- Azaroak 9: eskaparateak edo erakusleihoak
- Azaroak 14: produktuak nola aurkeztu
- Azaroak 16: promozioak eta beherapenak
Bestalde, azaroaren 18an jaialdi txiki bat egingo du Txandak herriko plazan. Oñatz taldeak dantza egingo du eta Txandak txorizoa eta ardoa banatuko du oñatiarren artean, doan.