Umeek askotariko jolas eta kirola egin zuten Kalexka programarekin

A.G. 2006ko urr. 23a, 10:46
Aurrerantzean zapatu eta domeketan egingo dute Oñatin Kalexka programa 12 eta 16 urte bitarteko gazteendako.

Kalexka kale-heziketa programaren aurkezpen jaia egin zuten zapatuan, urriaren 21ean, Oñatin. 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago eta Udaleko Ongizate Zerbitzuaren ekimena izen eta askotariko ekitaldiak batzen zituen egitaraua antolatu zuten nerabeon interesa pizteko eta erakartzeko.

Zapatu arratsaldean egin zuten programaren aurkezpen jaia, plazan eta herriko neska-mutiko ugari batu zen jakin minak eroanda. Ekitaldien artean ikusmin handienetakoa eragin zuena udaletxeko balkoitik zintzilikatutako tirolina izan zen. Baina zazpi metroko alturako rokodromoak, skate pistak eta herri kiroletarako egokitutako guneak ere gozatu zuen neska-mutikoon zapatu arratsaldea. Gainera, plazako fronteniserako gunean hainbat tailer egiteko aukera ere izan zuten gazteek: malabareak, perkusioak eta pultsera eta koilareak egitekoa. Hori guztia monitoreen laguntzarekin egin zuten gazteek.

Aurrerantzean zapatu eta domeketan

Datorren asteburutik aurrera, zapatu eta domeketan egingo dute Kalexka programa. Monitoreak ere hantxe izango dira eta gazteen baliabideak aztertzeaz gain, eurekin berba egingo dute batzuetan gurasoak iritsi ezin diren lekuetara iristeko asmoarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak