Aurten ere jende asko apuntatu da udalak antolatutako eskulanen ikastaroetara ( gaur, egubakoitza, da izena emateko azken eguna ). Bitxiak egitekoa ere antolatu dute aurten eta arrakasta handia izan du: 15 plaza daude eta dagoeneko 27 apuntatu dira. Gainerakoetara ere jende asko apuntatu da eta asteleheneko zozketan banatuko dituzte plazak:
- Orratz lanak: Lau talde egongo dira
- Margotzen ikasteko: Nagusietan talde bat, behintzat, egongo da eta umetan, hiru
- Zeramika: Nagusien talde bat eta umeen bi talde
- Egurra lantzeko: Bi talde
Azaroak 6
Martitzenean jarriko dute zozketak erabakitako zerrenda kultura etxean. Eskolak azaroaren 6tik aurrera izango dira Bidebarrieta kaleko lokalean.