Udalaren oharra
"Itelazpi enpresa da behar den kalitatearekin ETB1 eta ETB2-ren programak eskaintzen dituena. Abertis berriz, TVE1, TVE2, A3, T5 eta La Cuatro kateen programez arduratzen dena. Abertis-ek Euskal Herriaren %80ko estaldura bakarrik duelako gertatzen da arazoa, eta nonbait ez du intentziorik urruti eta biztanle gutxiko herrietaraino iristeko.
Abertis-en hutsune hori konpondu nahian, hainbat gastu sortzen dira eta lehen Eusko Jaurlaritzak eta orain Itelazpik hartzen ditu bere gain koste horiek nahiz bere egitekoa izan ez. Hortik dator beraz, betidanik Oñatin ere arazo horiek jasatea. Prentsa bidez jakinarazitako urrats horiez gain, Itelazpi-tik honako ahaleginak egin dira telebista-programen kalitatea hobetu nahian:
Antena3 (A3): Joan den astean Belar-go errepikagailuan A3 digitala (TDT) jasotzen duen ekipoa ezarri da, ea sarrerako interferentziak ezabatuz, betiko kanalak ondo ikusteko aukera dugun. TVE: kasu gehienetan somatu diren akatsak, telebista Berlar-go errepikagailuarekin bersintonizatuz konpondu dira eta ez Gorostiaga mendikoarekin.
Belar-en jasotzen diren kanalen sintonizazioa
ETB1 51
ETB2 49
TV1 45
TV2 47
TV5 25
A3 57
CANAL 4 40
GOITB 28
Programa guztiak neurtuko dira sarreran eta irteeran interferitutako beste kanalen bat dagoen ikusteko eta beharrezkoa balitz aldaketaren bat egiteko. Honainoko azalpenekin uste dugu hobetu egin litekeela egoera; seinalea jasotzerakoan arazoren bat dagoen kasutan, 901 640 650 telefonora deitu dezakezue eta handik deituko zaio dagokion zerbitzu teknikoari."