Ganbara Abesbatzak Tolosako Abesbatzen lehiaketan parte hartuko du

Maider Arregi 2006ko urr. 10a, 13:55
Munduko abesbatza lehiaketa entzutetsuenetariko bat da Tolosakoa, bertan hartuko du parte azaroaren 1ean, asteazkenean. Saioa entzutera joateko sarrerak eta autobus txartelak salgai daude kultur etxean urriaren 15era arte.

Aurten 38. aldia du Tolosako Abesbatzen Lehiaketak. Bertan izango dira Alemania, Ukrainia, Eslovenia, Bulgaria, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Filipinak, Puerto Rico, Indonesia, Norvegia, Estatu Batuak eta Asturiaseko abesbatzak Ganbara Abesbatzarekin batera. Folklore eta Polifonia atalean lehiatuko dira.

Urriaren 31n hasi eta azaroaren 5a bitartean jokatuko da aurten Tolosako lehiaketa. Ganbara Abesbatzak azaroaren 1ean Leidor antzokian eskainiko du emanaldia: 16:00etan Folklore atalean eta 20:00etan Polifoniako atalean arituko dira.

Sarrerak eta autobus txartela

Emanaldiko sarrera 18 euroko prezioa dauka. Autobus txartelarekin, berriz, 25 euro. Urriaren 15a baino lehen eskatu behar dira sarrerak eta txartelak.

Hainbat kontzertu

Tolosara abiatu aurretik hainbat kontzertu eskainiko ditu Ganbara abesbatzak:

  • Azpeitia, urriak 14
  • Oñati, urriak 22, Santa Anan 19:00etan
  • Leioa, urriak 28
  • Eibar, urriak 29

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak