Ertzaintzak baieztatu duenez, eguazten gauean izan zen gertaera Oñatiko taberna baten. Gizon bat tabernara sartu zen eta emakume bati bultza egin eta belarrondokoa eman zion. Ustezko erasotzailea identifikatuta dute baina inork ez du oraindik aurkako salaketarik jarri ertzaintzan. Tabernan zeuden lekukoen esanetan, emakumeak esan zuen ez zela jotzen zuen lehen aldia eta banatzeko tramitetan dabiltzala.