Zinekluba eguenean hasiko da

Leire Kortabarria 2006ko urriaren 4a

Zineklub ziklo berria eguenean hasiko da, eta Los tres entierros de Melquiades Estrada da aukeratutako filma. Kultura etxean emango dute 20:00etan, ohi bezala.

Los tres entierros de Melquiades Estrada filmarekin hasiko da zineklub zikloa. Film hori Tommy Lee Jones-ek zuzendutakoa da, eta Cannesko zinemaldian gidoi eta antzezpen onenen sariak irabazi zituen. Gizon batek aspaldiko lagunari ehorzketa duina eman gura dio, eta hori da filmaren haria.

Hamabi film

Hemendik eta urte bukaera bitartean, hamabi film emango dituzte zineklubean. Crash, Buenas noches y buena suerte edo Saraband bezalako film ospetsuak ikusteko aukera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak