Jaien balorazio positiboa egin du Kultura Sailak

Usoa Agirre 2006ko urriaren 3a

Udaleko Kultura Sailak San Migel jaien balorazioa egin du. Azpimarratu dute eguraldia lagun izan dela egun guztietan eta ekitaldi guztiak burutu ahal izan direla programaren arabera. Gainera, jende asko erakarri dute ekintzek eta partehartze handia egon da. Orokorrean balorazioa ona izan arren, salatu nahi izan dute larunbat goizaldean gertatutakoa: herriko plazan jarritako salmenta postuetako bati norbaitek su eman zion.

Postuaren barruan hiru pertsona zeuden lo. Zorionez, ez zen ezer larririk gertatu barrukoak esnatu eta salmenta postua itzaltzea lortu zutelako.

Kalte materialak bakarrik izan ziren sua emandako postu horretan eta aldamenean kolokatua zegoen erremolke batean.

Ekitaldi jendetsuak

Bereziki, ekitaldi hauek nabarmendu dituzte:

  • Haurrentzat eta gaztetxoentzat parkea.
  • Irailak 29an burutu ziren bi kontzertuak (Luar na lubre eta Txosnetako kontzertua).
  • Kapoeira erakustaldia.
  • Kale ikuskizunak ( Hortzmuga eta Circ Panic taldeenak).

Azkenik, Kultura Sailak eskerrak eman nahi dizkie jaietako ekitaldi guztiak burutu ahal izateko lanean izan diren pertsona guztiei eta herriko talde desberdinei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak