Errosaixo Bixamon eguna ospatuko dute gaur Oñatin

Goreti Elortza 2006ko urr. 2a, 12:08
Eguenean hasi ziren San Migel jaiek gaur izango dute azken eguna, eta herria mozorrotu egingo da.

San Migel jaiak agurtzeko, sokamuturra egongo da arratsaldeko bostetan eta kontzertuak txosna-gunean. Eta iluntzean Joselu Anaiek joko dute herriko plazan. Hori bai, gaur Oñatira joateko mozorroa eroatea ezinbesteko izango da.

Herri eguna, zapatuan

San Migel jaietako egunik garrantzitsuenetakoa Herri Eguna izaten da, eta aurten ere hainbat ekitaldi antolatu ziren zapaturako, txantxikuen egun handian: sagardo-dastatzea, herri azoka, herri bazkaria,herri kirolak... Denetik izan zuten herritarrek.

Goizean goiz jaikita asko ziren Nekazarien Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako herri azokara batu zirenak. Ardiak, gazta, barazkiak, frutak...izan zituzten oñatiarrek euren egunean, eta lehiaketako irabazleen izenak 13:30ak aldean jakin genituen. Nekazarien Elkarteko Aitor Olaldek esan zigunez, behi asko omen zeuden eta baserritar bakoitzeko buru kopurua mugatu egin behar izan dute aurtengoan.

Unibertsitate barruan artisau erakusketa egin dute aurten ere, eta guztira 19 postu jarri zituzten, zeramika, koadro zein larruekin. Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Burgostik etorritako artisauak egon ziren han.

Herri eguna borobiltzeko, Gipuzkoa osotik ekarri zituzten kupelak zapatuan. Jende ugari animatu zen sagardo desberdinak dastatzera eta nota jarri zienik ere izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak