Hasi dute ikasturtea Lege Soziologia Institutuan

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko irailaren 28a

Munduko 15 herrialdeetatik etorritako 20 ikaslek hasi dute ikasturte berria. Aurten, Euskal Herriko eta Milango unibertsitateetako master ofiziala da Oñatikoa.

Errusiatik, Txinatik, Perutik, Hegoafrikatik, Italiatik edo Kanadatik etorri dira aurten ikasteak lege soziologiako masterra egitera. Guztira, munduko 15 herrialdeetako 20 ikaslek hasi dute ikasturte berria, tartean, David Chaparro bilbotarrak. Martxoaren bukaera arte izango dituzte eskolak eta gero proiektua egiteko denbora izango dute irailaren 30a arte. Aurten, gainera, Euskal Herriko eta Milango unibertsitateetako master ofiziala da Oñatiko Lege Soziologia Institutuan irakasten dutena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak