"Oso urduri, baina pozik" horrela azaldu digu zuzendari oñatiarrak dokumentala aurkeztu duten unea. Gonza familia eta lagunez inguratuta egon da. Dokumentalaren proiekzioan besteak beste, Oñatiko lagunak, Andoaingo zine eskolako lagunak edota dokumentalean parte hartu duten tekniko edota aktoreak izan dira.
Kritika ona
Kritika onak entzun dituela adierazi digu zuzendari oñatiarrak. Jendeak gustura ikusi duen errealitatea dela dio. Izan ere, dokumental honen helburua egun baserriaren egoera salatzea izan da. "Baserritarren ahotsa entzun egin behar dugu eta zerbait egin baserria galdu ez dadin". Bestalde adierazi digu baserriaz hasieran zuen irudia aldatu egin dela.
Proiektu berria
Datorren urtean, Txilera joateko asmoa dauka Gonza-k. Hain zuzen ere, Txile hegoaldean dagoen Mapuche herrira joan nahi du. Bertan, Txileko Mapucheen egoera islatuko duen dokumentala egotekotan dabil. Izan ere, bertako arazoak, kezkak eta bizimodua bilduko duen dokumentala da bere hurrengo proiektua. Hala ere, oraindik dirulaguntzen zain dagoela adierazi digu proiektu hori aurrera eramateko.
Dokumentalaren emanaldiak
Irailak 28an, Amaia Antzokian izango dugu ikusgai Txorixak galduta egozenian dokumentala. Urrian Azpeitian eta abenduan Zumarragan eskainiko dute.