Gainera, Miguel Madariagak zuzentzen duen taldeak Lander Aperribai txirrindulari gaztea aurkeztu du gaur.
Madariagak eta Gonzalez de Galdeanok Julian Gorosperen hutsunea beteko dute aurrerantzean. Euskaltel Euskadik hurrengo denboraldiari begira, taldea eraberrituko du. Izan ere, Gorka Gonzalezek, Iker Floresek, Joseba Albizuk eta David Herrerok taldea utzi dute.
Oñatiko teknikariak bat egin du datorren denboraldirako ondorengo fitxaketekin: Astarloza (Ag2R), Aitor Galdos (Panaria), Txurruka (Barlowolrd) eta Azanza (Kaiku) fitxaketekin; eta Lander Aperribai gazte mailako txirrindulariarekin (Bidelan).