Barrakak jarri dituzte plazako aparkalekuan eta urriaren 3a arte ezingo da han aparkatu. Osasun zentruaren gainean dagoen aparkalekua eta Ibarrakoa libre egongo dira.
Autobusak
Bestalde, San Migel eguna jai eguna izan arren, ez da autobus zerbitzurik egongo Oñatitik Arantzazura. Eta jaiak irauten duten bitartean, irailaren 28ko 19:00etatik urriaren 2a barne arte, Euskadiko Etorbidean gelditzen diren autobusak Bidaurretako biribilgunean geldituko dira. Aldaketa horren arrazoia da jaiak irauten duten bitartean autobusak kalean zehar ez ibiltzea.