Aurten ere ageriko pintura lehiaketa antolatu du Oñartek, Oñatiko Arte Taldeak. Urriaren 1ean egingo dute lehiaketa eta gura duen edonork har dezake parte. Baldintzetako bat da lanak aire librean egitea, Oñatin bertan. Teknika librea izango da. Baldintza guztiak kultura etxean eskatu ditzake interesatuak.
Nagusien kategorian 530 euro irabaziko ditu onenak eta 16 urtetik beherakoen arteko irabazleak, 150 euro poltsikaratuko ditu. Saririk hartzen ez duen lehen oñatiarrarendako ere badago saria kategoria bakoitzean.
Erakusketa
Pintura lehiaketan aurkeztutako lanak, erakusgai jarriko dituzte kultura etxeko erakusketa gelan urriarn 3tik 11ra.