Oñatiko danborradan parte hartze urria

Maialen Gonzalez 2006ko ira. 13a, 17:28
Oñatiko San Migel jaiak heltzear daude dagoeneko. Ekintza ugari antolatu dituzte oñatiarrek; horien artean, urteroko danborrada. Hala ere, antolatzaileek diotenez, jende asko ez da entseguetara joaten, eta horrek danborrada arriskuan jar dezake.

Umeek, gazteek eta nagusiek hartzen dute parte Oñatiko danborradan. Argiloain Perosterena danborradako antolatzaileak esan digunez, geroz eta gazte gutxiagok ematen dute izena danborradan parte hartzeko, bai danborlari moduan, baita dantzari moduan ere. Gehienbat mutilen falta somatzen dute. Txikien eta nagusien partehartzearekin, ordea, gustura daude.

Bestalde, lana edota erosotasuna direla medio, nagusien danborradako ensaioetara jende oso gutxi joaten da.

Horretaz gain, geroz eta jende gutxiago animatzen da danborrada antolatzen laguntzera, eta azken finean, jaiak herri osoarenak direnez gero, antolatzaileek partehartze gehiago eskatzen dute.

Danborrada entsaiatzeko egunak honako hauek dira:

  • Danborreroek: astearte eta ostegunetan. Umeek arratsaldeko 19:00tatik 20:00etara eta nagusiek 20:00etatik 21:00etara.
  • Dantzariek: astelehen eta asteazkenetan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.

Emanaldiak bi egunetan izango dira:

  • Umeena: irailak 23an, arratsaldeko 18:00etan.
  • Nagusiena: irailak 28an gaueko 23:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak