Ganbara eta Ganbara Txiki abesbatzek bilera informatibo bat egingo dute egubakoitzean. Bileraren arrazoiak dira:
- Seme-alabak Ganbaran izena eman gura duten gurasoei zuzenduta dago (adinaren arabera bilera batera edo bestera joan beharko dute)
- Aurkeztuko dute: kuota berriaren ezarpena, lan talde berria, asmoak, ikasgai eta metodologia berriak...
Bilera egubakoitzean, irailak 15, da kultura etxean, eta ordua interesatuen adinaren arabera:
- Ganbara Txiki: 19:30ean (10 eta 15 urte bitartekoak)
- Ganbara Txikitxoak + kantu tailerrak: 18:30ean (Ganbara Txikitxoan 8 eta 9 urtekoak daude eta kantu tailerretan 4 eta 7 bitartekoak)