Oñatiko dendarien elkarteak, Txandak, umeendako jolas jaialdia antolatu du zapaturako, irailak 16. Herriko plazan egingo dute eta umeendako hainbat gauza egongo dira: puzgarriak, jolasak, kamisetak, margoak, goxokiak... 17:00etatik 20:00etara bitartean egongo da guzti hori plazan. Herriko ume guztiak daude gonbidatuta.