Laixanek hainbat ekintza antolatu ditu jaietarako

Maider Arregi 2006ko irailaren 11

San Migel jaietarako hainbat ekitaldi antolatu ditu Laixanek. Besteak beste, lema lehiaketa, paella jana, zozketa eta balkoitik balkoirako bertso saioa.

Lema Lehiaketa: jarri dituzte kaxak tabernetan (Luisena, Guria, Pako, Arrano eta Gaztelekuan). Lemak idatzi eta kaxetan sartu behar dira. Lemarekin batera, izen,abizen eta telefono zenbakia. E-postaz ere parte hartu daiteke (laixan@laixan.org) . Lehiaketaren azken eguna irailaren 17a. Lema irabazlearekin 4 mila pegatina ateratzen dira eta irabazleak 60 euroko saria jasoko du.

Paella jana: Errosarixo bixamon egunean, mozorro egunean, txosna gunean paella jana egingo da. Txartelak salgai daude, guria, Luisena, Arrano, Otamendi, Pako eta Laixanen,. Prezioa 6 euro. Jaietan txosna gunean ere erosi ahalko dira, baina aurreko bi urtetan ondo saldu dira eta gastatu berehala egiten dira.

Jaietako zozketa: bi saridun zozketa da, eta dagoeneko txartelak salgai daude Laixanen, Gurian, Pakon, Otamendin, Arranon eta Luisenian. Euro baten truke, bi saritako bat lortu daiteke: 1go saria, nekazal turismo batean asteburu pasa bi lagunentzat eta 2. saria, Zelai Zabalen bazkaria bi pertsonentzat. Zozketa bertsolariek egingo dute balkoitik balkoirako saioan.

Balkoitik balkoira: urriaren 1ean, Kale Zaharrean, Sustrai Colina eta Amets Arzallusek gai librean balkoitik balkoirako saioa eskainiko dute. Iluntzean izango da saioa, 20:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak