Uda amaitu ondoren irekiko dute psikogeriatria unitatea

Maider Arregi 2006ko ira. 7a, 17:10
San Martin egoitzak dementzia arazoak dituzten adineko pertsona ezinduentzat psikogeriatria unitatea laster zabalduko du. Gipuzkoako Foru Aldundiak 782.431 euroko inbertsioa egingo du zentroa eraberritzeko.

Zentroak 83 plaza ditu eta horietatik 15 psikogeriatria beharra duten pertsonentzako dira. Lanek 1.462.127 euroko kostua izango dute. Foru Aldundiak 782.431 euro jarriko ditu, hau da, %54. Orain arte, foru erakundeak 482.431 euro inbertitu ditu, 2006-2007 urtealdian gainontzeko 300.000 euroak inbertituko ditu.

Egoitzan egindako lanak

Hirugarren eta laugarren solairuak egokitu dituzte. Hirugarren solairuan dementzia arazoak eta jarrera-desoreka dutenentzako psikogeriatria unitatea dago.

Unitate honek 11 logela izango ditu. 7 banakakoak eta 4 bi lagunentzakoak, eta guztiek bainugela bertan izango dute. Gainera, unitateak jangela bat izango du, atsedenerako eta ekintzetarako gune bat, erizain gela, bi komun, profesionalen gela eta kontrolerako gune bat.

Lehenengo eta bigarren solairuak 1996. urtean berritu zituzten Orokorrean indarrean dagoen araudiak xedatutakoa betetzen dute, beraz, konponketa txiki batzuk besterik ez dira egin: instalazioak, argigintza, pintura eta arozgintzako lanak.

Horiez gain, beste hobekuntza lan batzuk ere egin dira eraikinaren kanpoaldeko arotzerian, larrialdietarako planean, instalazio elektrikoan eta sarbideetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak