Ordu erdi oro egongo dira autobusak zapatuan Arantzazura joateko

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko ira. 7a, 11:27

Arantzazuko Ama Birjinaren eguna delako indartu dute autobus zerbitzua. Lehena 08:30ean aterako da Oñatitik. Joan aldi bakoitzak 0,50 euro balio du.

Arantzazuko Ama Birjinaren eguna da zapatuan eta indartu egin dute Oñati eta Arantzazu lotzen dituen autobus zerbitzua. Ordu erdi oro egongo dira autobusak:

  • Oñatitik 08:30etik 19:30era
  • Arantzazutik 21:00etatik 20:00etara

Joan aldi bakoitzak 0,50 euro balio du, euro bat joan-etorriak.

Erromesaldia eta meza nagusia

Bestalde, erromesaldia 07:00etan abiatuko da parrokiatik eta 08:00etan Zapatan elkartuko dira. Handik otoitzean, isilik eta kantuan egingo dute Arantzazura heltzeko falta diren metroak, bozgorailua duen auto batek lagunduta.

Meza nagusia 12:00etan da eta Juan Mari Uriarte Gipuzkoako gotzainak emango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak