Udal euskaltegiak matrikulazio kanpaina zabaldu du

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko irailaren 5a

Ikasteko bi modu eskaintzen ditu: irakaslearekin edo internet bidez. Maila guztietan erakutsiko dute euskara.

Ikasleendako, dendariendako, etorkinendako, gurasoendako, langileendako... euskara ikasi gura duen edonorendako klaseak emango dituzte udal euskaltegian. Ikasteko bi modu eskaintzen ditu: irakaslearekin edo internet erabiliz.

Euskara ikasi gura duenak irailaren 20a arte du izena emateko denbora. Euskaltegira deituta (943 78 24 96) edo e-posta bidali dezake interesa duenak. Euskaltegira bertara ere joan daitezke ordutegi honetan:

  • Goizetan, 09:00etatik 13:00etara
  • Arratsaldetan, 16:30etik 19:00etara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak