Danborrada nagusian parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete

Maider Arregi 2006ko abuztuaren 30a

Dantzari edo danborrero gisa irten nahi dutenek ostirala, irailak 1, baino lehen eman beharko dute izena kultura etxean. Gaztelekuko informazio bulegoan ere eman dezakete izena interesatuek.

San Migel jaietako danborrada nagusian 1989an jaiotakoek hartu dezakete parte dantzari gisa. Danborrero, berriz, 18 urtetik gorakoek eman dezakete izena. Guztien artean zozketa egingo da irailaren 4an, 19:30ean Errekaldeko entsegu lokalean.

Dantzariek zozketa egun horretan bertan izango dute lehen etsegua. Hala, astelehen eta asteazkenero izango dituzte entseguak. Danborreroek, berriz, irailaren 5ean izango dute lehen entsegua. Hortik aurrera astearte eta ostegunero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak