Haur igeriketako monitore bat eta sorosle bat behar dituzte kiroldegian

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko abu. 28a, 12:00
Irailaren 11 baino lehen aurkeztu behar dira eskaerak udaletxean.

Zubikoa kiroldegian haur igeriketarako monitore bat eta sorosle baten zerbitzuak kontratatzeko lehiaketa zabaldu dute. Asteburuetarako eta egungo monitoreen bajak betetzeko postuak dira. Eskatzen diren baldintzen artean: igeriketa monitore titulua, sorosle titulua (2004 urtea baino lehenagokoa bada, berriztu egin beharko du) eta haurren igeriketa monitorearen kasuan bi urteko esperientzia; EGA eta autonomoetako alta.

Informazioa eta agiriak udaletxean eskatu daitezke, 09:00etatik 14:00etara eta irailaren 11 da azken eguna interesatuek euren nahia aurkezteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak