Hala, urtean bukatutako 70.000 makinaren banaketa kudeatuko du. Jose Luis Lizarbe Fagor Industrialeko zuzendari orokorrak azpimarratu zuen "Fagor Industrial Oñatin finkatzeko beste urrats bat" dela zentro berria "herrian lanpostu berriak" sortzeaz gain. Jesus Catania MCCko presidentea eta Lourdes Idoiaga Oñatiko alkatea ere izan ziren ekitaldian.
Bestalde, Fagor Industrialek ISO-14001 ziurtagiria ere jaso zuen barikuan AENOReko zuzendariorde orokor Avelino Britoren eskutik.