Astotrastori ongietorria eginda, txistulari, erraldoi eta txorimaloen kalejira izango da, eta 22:30ean, Basajaun taldearekin erromeria.
Bihar, zapatua, umeendako marrazketa saioa, auzo poteoa eta, arratsaldean, 26. Mus Txapelketa jokatuko dute, 16:00etan. Gauean, gastronomia jaialdia izango da Aterpe elkartean.
Etzi, domeka, Oñatiko Ganbara Abesbatzak lagunduta, meza entzungo dute San Martingo ermitan; eguerdian, Maalako lagunei harrera egingo diete; 15:00etan, auzo bazkaria izango dute, eta antzerkiarekin eta erromeriarekin bukatuko dituzte jaiak.