Ibarretxek XIII. Enpresa Partehartzaileen Nazioarteko Kongresua inauguratu du

Maider Arregi 2006ko uztailaren 13a

Bertan, izan dira besteak beste MCCko lehendakari Jesus Catania eta MUko errektorea Inaxio Oliveri. Kongresuan mundu osoko 200 lagun inguruk esku hartuko dute. Atzo, uztailak 12an hasi ziren jardunaldiak eta uztailaren 15ean amaituko dira.

Oñatiko Enpresa eta Zientzia Fakultatean, gizarte enpresa eta demokrazia enpresatan adituak izango dira. Kooperatibei buruzko jardunaldiak ere izango dira. Hala, enpresa hauen erantzukizuna eta etorkizuna aztertuko dituzte besteak beste.

Mondragon Unibertsitateko elkarte berria ere aurkeztu dute: Arrasate Elkarte Akademiko Kooperatiboa. Elkarteak, nazioarteko erreferentzia bilakatzea du helburu kooperatibismoaren inguruko heziketa, ikerkuntza eta garapena oinarri dituelarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak