Ingelesezko udaleku hauen helburua, jolasen bidez umeek ingelera ikastea da. Goizetan elkartzen dira bertan, 09:30etik 12:30era. Hainbat ekintza antolatzen dituzte, hiztegia lantzekoak, adibidez, umeak hizkuntza ikasten joan daitezen.
Bertako irakasleak ingelesez mintzatzen dira. Ondorioz, batzuetan komunikatzerako orduan umeek zailtasunak izaten dituzte. Hala ere, irakasleak oso gustura daude umeen ulermen-mailarekin, eta umeak ere gogo onez joaten dira udalekutara.
Hilabete osoa edo erdia
Umeek aukera dute hilabete osoa bertan emateko. Bestela, lehen hamabostaldian edo bigarrenean soilik joan daitezke.