Pertsona bat zauritu da eguerdian gertatutako istripuan

Maider Arregi 2006ko uztailaren 12a

Ertzaintzaren arabera, bi autok talka egin dute eta ondorioz, pertsona bat Debagoieneko Ospitalera eraman dute. Elorregitik Oñatirako noranzkoan gertatu da ezbeharra 12:30ak aldera. Renault Express eta Ford markako bi autok elkar jo dute. Dagoeneko, garabiak bi autoak erretiratu ditu errepidetik eta ez dago auto ilararik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak