Margolanak, eskulturak eta marrazkiak batu dituzte 25 artista horiek; erakusketa horretarako propio egindako artelanak dira, gainera. Artista oñatiarrarekin modu bateko edo besteko zerikusia dute lanek, eta haren heriotzak utzitako hutsuneak eragin dizkien sentimenduak adierazten dituzte artelanen bidez.
Xabin Egaña oñatiarra 48 urte zituela hil zen, artean lan oparoa egin ondoren. Azken asteotan bestelako omenaldiak ere egin dizkiote: besteak beste, Ruper Ordorika oñatiarrak eta Garik kontzertua egin zuten, eta Egañak grabatutako bideoklip bat erakutsi zuten.