Ibarretxek hitzaldia eskaini zuen Lege Soziologia Institutuan

Maider Arregi 2006ko uzt. 4a, 18:31
Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria Oñatin izan ze atzo, uztailak 3. Bake prozesuari buruzko jardunaldien barruan hitzaldi bat eman zuen Lege Soziologia Institutuan. Erabaki eskubidea euskal gizartearena dela azpimarratu zuen bertan.

EHUko Udako Ikastaroen barruan, Ibarretxe Lehendakaria izan zen hitza hartzen lehena. Atzo eman zuen hitzaldian, “Hurrengo eguna” izenburupean, bakerako eta normalizaziorako oinarriak zeintzuk diren azaldu zituen.

Gainera, uda ostean alderdien artean abiatu beharreko elkarrizketa politikoaren edukiak, epeak, metodologia eta erabakiak hartzeko moduak hitzartzeko garaia dela adierazi zuen. Alderdi politikoak horri buruz hitz egiten ari direla ere esan zuen. Bere ustetan, protagonista euskal gizartea da, eta horregatik herri kontsulta egiteko beharra azpimarratu zuen, euskal gizarteak alderdi politikoek lortutako akordioaz erabaki dezaten. Ildo horretatik gaineratu zuen, inor ezin dela izan horren beldur. Galderen txandan, berriz, Nafarroari buruz galdetu zioten. Ibarretxek, Nafarroa nafarrek nahi dutena izango dela, eta demokrata den inork ezin diola horri beldurrik izan esan zuen. Berdin ikusten du Iparraldearen kasua ere.

Ibarretxek tamalgarria iritzi zion ETAk su-etena eman duenetik eta Zapaterok elkarrizketak hasteko iragarpena egin ondoren hainbatek eragin duten zarata. Edonola ere, kanpoko soinuei entzungor egin eta gogor lan egitearen aldeko apustua egin zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak