Ruper Ordorikak diskoa kaleratuko du aurten

Maider Arregi 2006ko uztailaren 3a

Ruper Ordorika oñatiarrak kantu berriekin osatutako diskoa kaleratuko du. Lan berria udazkenean edo neguan argitaratuko dute.

Azkeneko bost diskoak (Hiru Trukuren lana eta "Ez da posible" lanaren berrargitalpena barne) Metak diskoetxearekin kaleratu ditu, baina Irungo diskoetxea itxi ostean, Elkar diskoetxearekin lan egitea erabaki du.

Ibilbide luzea

Ordorikaren lehenengo lanak Elkarrek kaleratu zituen. Horren ostean, Madrilgo Nuevos Medios-ek hainbat lan argitaratu zituen, eta Madriletik bueltan Metak-en sartu zen.

Ordorikak jakinarazi digu kantu guztiak idatzita dituela, eta bere asmoa dela abuztu inguruan-edo grabazio estudioan sartzea, nahiz eta oraindik ez duen erabaki zer grabazio estudiotan egingo duen.

Lan berria udazkenean edo neguan argitaratuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak