Horretarako Ipar Irlandako, Kolonbiako eta Euskal herriko bake prozesuez jardungo dute gai horretan adituak direnek.
Hitzaldien artean aipatzekoak dira Juan Jose Ibarretxek, lehendakariak, Hurrengo eguna izenburupean lehen egunean egingo duena; bigarrenean, Deustuko unibertsitateko Javier Elzok biktimak izango ditu hizpide. Ipar Irlandako gatazkan bitartekari jardundako Harol Good apaiza ere izango da. Jardunaldiotarako ehunetik gora lagunek eman dute izena.